Asteazkenean odola eman ahal izango dute antxotarrek

Herriko Kultur Etxean odola emateko saioa egingo dute datorren asteazkenean, 16:30etik 20:10ak arte. Aurretik hitzordua emango dute.

Antxoko Odol Emaileen Taldeak asteazkenerako deitu ditu antxotarrak elkartasun keinua egitera. Kultur Etxeko ateak zabalduko dituzte, 16:30etik 20:10ak arte, nahi duenak odola eman dezan.

Osasun eta higiene protokoloa kontuan hartuta egingo dute jarduera, eta hori errespeta dezatela eskatu diete emaileei. Ildo horretan, banan-banan dei egingo diete telefonoz, aurrez hitzordua emateko. Urtarrilean 38 odol poltsa jaso zituzten.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.