1978ko inude eta artzainen desfileak gogora ekarri dituzte
Aurten, inauteririk ospatu ezinean, orain dela 42 urteko Antxoko hamabi argazki bildu dituzte, ospakizuna eta memoria gozo hartzeko.
Inude eta artzainen desfilea Pasai Antxon, 1978an. Argazkia: Ignacio Beitur. Ignacio Beiturrek 1978ko Antxoko inauteriak gogora ekarri ditu, urte hartako inude eta artzainen desfileen, nahiz barrutian mozorrotutako lagunen argazkiak sare sozialen bidez partekatuz.
Aurten, jairik ospatu ezinean, orain dela lau hamarkadako inauteriak gogora ekarriz gozatua hartu ahal izango dute bizilagunek; ez dira gutxi dagoeneko aurpegi ezagunak hauteman dituztenak hamabi argazki horien artean.
