Pista jolasa irin artean
Fanderiako errotan familian aritzeko pista jolasa antolatu du larunbata goizerako Fanderiako Errota Ibaiaren Interpretazio Zentroak.
Fanderiako Errota-Ibaiaren Etxeak larunbatean zabalduko ditu ateak. Fanderiako errotan familian aritzeko pista jolasa antolatu du larunbata goizerako Fanderiako Errota Ibaiaren Interpretazio Zentroak. Irina egin, Fanderiako burdinola eta errotaren historia ezagutu, eta errota mugitzen duen ibaia behatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek.
Doakoa da jarduera, 8-11 urte arteko haurrentzat egokia, eta parte hartzeko familia eta burbuilaka taldeak antolatuko dira.
11:00etatik 13:00etara izango da jarduera, eta parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute aurretik 663 73 41 84 telefono zenbakira deituta, edo posta elektronikoz.
Musukoa erabiltzea derrigorrezkoa da.
