Antxoko hainbat eremu erreserbatuko dituzte pelikula bat filmatzeko

Datorren astelehen eta asteartean Eskalantegi, Kupeldegi eta Hamarretxeta kaleetako eta Luzuriagako aparkalekuko hainbat zonalde moztuko dituzte.

Eskalantegi eta Kupeldegi kaleetako zonalde bat moztuko dute pelikularen grabaketarako.

Datorren astean Pasai Antxoko etxebizitza batean pelikula baten hainbat eszena filmatu behar dituztela eta, barrutiko eremu bat erreserbatuko du udaltzaingoak, datorren asteleheneko -hilak 15- 7:00etatik, hurrengo eguneko 20:00ak bitarte.

Honakoak izango dira moztuko diren kaleak: Eskalantegi 39-43, Kupeldegi 2 eta Hamarretxeta 30-34 zenbakiak hartzen dituen etxadiaren ingurua. Halaber, beste baita Luzuriagako aparkalekuaren ondoko eremu bat ere.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.