Ganaduaren presentziaz ohartarazteko seinaleak jarri dituzte
Artikutzako eta Pikokarate bideetan bost seinale jarri ditu udalak. Larre garaian ganadua aske ibiltzen da, eta arriskua murrizteko helburuarekin jarri dituzte.
Oiartzungo Udalak bost seinale jarri ditu Pikokarate eta Aritxulegiko errepideetan, ganaduaren presentziaz ohartarazteko. Ekintza horrek Larre Planarekin du lotura. Seinaleen beharra azaleratu zen udalak, Oiartzungo Abeltzainen Elkarteak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak osatzen duten mahaian.
Larre garaia denean, ganadua aske ibiltzen da mendian. Oiartzungo larre publikoetako batzuetatik errepideak pasatzen dira, GI-3454 eta GI-3631 errepideen kasuan bezala.
“Ibilgailuen arriskua murriztu eta ganaduarekin elkarbizitza gehitzeko jarri ditu seinaleak udalak, Foru Aldundiak baimenduta”, zehaztu dutenez..