Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Gerratik ihes egin behar izan zuten haurrei, aitortza

Kattin Txikik ekitaldia egingo du bihar eguerdian, 1936ko Gerran erbesterako bidea hartu behar izan zuten haurrak omentzeko. Dokumentala ere aurkeztuko du, oiartzuarren lekukotzekin.

Manoli Mujika Manoli Mujika da lekukotza eman duen haur erbesteratuetako bat.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2021/02/12

Kattin Txikik ekitaldia egingo du bihar eguerdian, 1936ko Gerran erbesterako bidea hartu behar izan zuten haurrak omentzeko. Dokumentala ere aurkeztuko du, oiartzuarren lekukotzekin.

Bihar eguerdian, 12:00etan hasita, ekitaldia egingo dute Oiartzungo udaletxean. 1936ko Gerratik ihesi, erbesterako bidea hartu zuten oiartzuarrei omenaldi instituzionala egingo diete. Horrez gain, Kattin Txikik ekoitzitako dokumentala eskainiko dute.

Toki guztiak beteta daude, baina beste ekitaldi bat egingo dute martxoaren 13an. Horretarako tokia hartzeko, 673 02 40 44 edo 656 78 15 45 telefono zenbakietara deitu beharko da.

Haur erbesteratuei buruzko dokumentalaren estreinaldia nahi baino gehiago atzeratu dela azaldu du Ramon Gaztelumendi Kattin Txikiko kideak: «Dokumentala 2020an egin genuen, baina hiru urteko lana izan zen, bata bestearen atzetik».

Bost oiartzuarren lekukotzak jaso dituzte dokumental horretan, arakatzen aritu ondoren aurkitu dituzten bost izenak, nahiz eta errezeloa duten horiek baino gehiago direla.

Haur zirenean erbestera joan behar izan zuten bost oiartzuar horien testigantzekin osatu dute 35 minutuko ikus-entzunezko pieza: Maria Gaztelumendi Sagarzazu, Nikolas Aristizabal Alzugarai, Maria Luisa Lahoya Lapesa, Manoli Mujika Ezponda eta Maritxu Mujika Ezponda.

Horietako bat hil da, eta beste baten osasunak okerrera egin du. Horregatik, aitortza ekitaldia berandu baino lehen egin behar dela argi dute.

Guztira, 37.930 haurrek hartu zuten erbesterako bidea, 30 itsasontzik egindako 61 bidaiatan.

Webgunea, prestatzen
Biharko ekitaldirako ez dute prest izango, baina Oiartzungo memoria historikoa lantzen ari den elkarteak webgunea aurkeztu nahi du martxoaren 13an. Orain arte landutakoa jasoko dute bertan. Gaztelumendik errepasoa eman dio Kattin Txikiren ibilbideari: «Orain arte, errepresioa zuzenean jaso dutenetan zentratu gara: trabajadoriak, erbesteratuak, fusilatuak… Horrez gain, Gau iluna bideoa ere osatu genuen. Gaiak arrunt diferenteak dira, baina jasandako errepresio hori da batzen dituena».

Oraindik hainbat alor zehatz lantzeke dituztela gaineratu du, hala nola emakumeek jasandako errepresioa edo kultura zapalkuntza.

Esparru zabalak dira horiek, baina lan zehatzagoak dituzte esku artean: Arkalen trabajadorien barrakoi bat eraiki nahi dute, eta horri lotuta, ibilbidea osatu nahi dute, memoria ardatz duena.

Gainera, material pedagogikoa lantzen ari dira, transmisio lan hori oso garrantzitsua baita beraientzako. «Haurtzaron eta Elizalden zein Koldo Mitxelenan eta Oiartzon, bilerak egin genituen irakasleekin, eta prest zeuden gai hau lantzeko», azaldu du Gaztelumendik.

Haur erbesteratuei buruzko dokumentala ere ildo horretan kokatu du Mikel Mendizabal elkartekideak: «Kontatzen da zer gertatzen zitzaien haurrei, eta garrantzitsua da egungo haur oiartzuarrek jakitea zer gertatzen zitzaien beren adineko oiartzuarrei, duela 85 urte. Bizkaiak 100.000 haur jaso zituen, eta eskertza jaso beharko lukete».

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.