Intxaurrondoaren kokalekua hautatzeko prozesua hasiko dute bihar
Abaraxka ludotekan elkartuko dira bihar arratsaldean, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek utzitako ernamuina non landatuko duten erabakitzeko.
Memoriaren intxaurrondoaren kokalekua erabakiko duen botazioaren azkeneko eguna gaur da. Emaitzak eskuetan, ernamuina non landatuko duten aztertzen hasiko dira bihar.
Abaraxka udal ludotekan geratu dira, 16:30ean. 645 00 54 96 telefono zenbakian hartu beharko da tokia, edukiera mugatua izango baitu. Haurrek izango dute lehentasuna.