Sestaoko erailketa matxista salatuko dute bihar oiartzuarrek
Oiartzungo Feministen Asanbladak 13:00etan biltzera deitu ditu herritarrak, Done Eztebe plazan.
Oiartzungo Feministen Asanbladak Sestaoko (Bilbo) azken erailketa matxista salatzera deitu ditu bihar (hilak 14) herritarrak. 13:00etan bilduko dira, Done Eztebe plazan. Udalak ere bat egin du deialdiarekin eta oiartzuar orori luzatu diote bertaratzeko gonbita.
Atzo izan zen erailketa, Ertzaintzaren hipotesiaren arabera, Sestaoko Iberia kalean bizi ziren 57 urteko gizon batek 56 urteko emakumezko bat hil zuen. Ustezko erasotzailearen gorpua aurkitu zuten atzo goizean, Bilboko itsasadarrean.