Asteburuan izandako eraso matxista gaitzetsi du herriak
Larunbat gauean Antxon izandako eraso matxistaren aurrean, kalera atera dira antxotarrak. Sestaon eraildako Conchi ekarri dute gogora.
Larunbat gauean Antxon izandako eraso matxista gaitzesteko kalera atera ziren bizilagunak igandean 13:00ean.
Erasoa Blas de Lezo kalean dagoen lokal baten aurrean izan zen, eta hura salatzeko kartel bat ipini dute erakusleihoan “Hemen eraso matxista bat egon da” esaldia asteburuan izandako jazarpenaren oroigarri izan dadin eta emakumeek egunero eta edonon jasaten duten indarkeria ahantzi ez dadin.
Gure Zumardiko bilkuran, joan den astean Sestaon eraildako Conchi ere ekarri zuten gogora. Bere senarrak hil zuen. “Matxismoak hiltzen gaitu”, salatu dute.