Ibilgailuen gaineko zerga ordaintzeko epea zabalik da
Ordainketa egiteko azken eguna, abenduaren 31 da.
Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen Gaineko Zerga ordaintzeko epea zabalik da. Helbideratuta dauden ordainagiriak hasiera batean apirilaren 6an kargatuko dira, eta gerora, bigarren karga bat egingo dute abuztuaren 6an eta hirugarren bat abenduaren 31n, ordaintzeko epea luzatu nahi duten zergadunentzat. Ordainagiria helbideratuta ez duten zergadunek beren ordainketak udalaren Zu! zerbitzuan, edozein entitate kolaboratzaileetan edo webgunearen bidez egin behar dute abenduaren 31 arte.