Mediterraneora bidean da 'Aita Mari' erreskate ontzia
Munduko itsasbide arriskutsuenean jitoan dauden bizitzak salbatzeko asmoz hasi du bidaia Almeriako Adra portutik. Barruan, hamahiru tripulatzaile.
Joan den aste amaieran ekin zion Itsas Salbamendu Maritimoak kudeatutako Aita Mari erreskate ontziak hurrengo laguntza humanitarioko misioari: Mediterraneoan jitoan dauden ontziak erreskatatzeko atera da Almeriako Adra portutik.
Pasaia etxe duen euskal atunontzi egokituak Libia eta Italia elkartzen dituen itsasbidea miatuko du, barruan hamahiru tripulatzaile dituela -marinel profesionalak eta boluntarioak, besteak beste-. Hala, urtero milaka pertsonen heriotza dakarren ibilbidera itxaropena eramango dute. Izan ere, hura zeharkatzen duen zortzitik batek, bizitza galtzen du bidean.