Sestaoko hilketa matxista salatzera deitu dute gaur
Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak deituta elkarretaratzea egingo dute gaur arratsean Errenteria-Oreretan, Sestaon izandako hilketa matxista salatzeko.
Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak deituta elkarretaratzea egingo dute gaur arratsean Errenteria-Oreretan, Sestaon izandako hilketa matxista salatzeko. 56 urteko emakumea hil zuten ostiralean. Haren senarra hilda topatu zuten Bilboko itsas adarrean. Etxera joan zirenean gorpua aurkitu zutela jakinaraztera emakumearen gorpua aurkitu zuten indarkeria zantzuekin.
Ertzaintzak ikerketa abiatu du, baina senarrak hil zuela da hipotesi nagusia.
Hilketa salatzeko elkarretaratzea 19:30ean egingo dute gaur Zumardian.