COVID-19agatik hamazazpi positibo gehiago atzo Pasaian
Oarsoaldeko herri guztietako tasak 500dik behera dauden arren, atzoko Pasaiako positiboen kopurua kezkatzeko modukoa da.
Oarsoaldeko lau herrietan, duela astebeteko datuekin alderatuz, beherantz egin dute nabarmen 100.000 biztanleko tasek. Denak daude egun 500eko tasatik behera.
Edonola ere, egunero atzematen dituzte koronabirusagatik kutsatuak lau herrietan. Atzoko datuak ikusita, oso nabarmena Pasaiako kasua: hamazazpi positibo gehiago hauteman ziren. Egun bakarrean izan den zifrarik altuenetakoa da pandemia hasi zenetik. Euskal Herriko beste herrietako datuen apaltzearekin ez dator bat Pasaiakoa. Irunen, atzo, 17 kasu zenbatu ziren (Pasaian bezala); Donostian, berriz, 25.
Atzo, bestalde, Lezon ez zuten positiborik jaso, hiru Errenteria-Oreretan hiru hauteman zituzten, eta bost Oiartzunen.
Albiste honi lotutako grafikoan ikus daiteke 100.000 biztanleko tasak Oarsoaldeko herrietan izan duen bilakaera, astez aste, 2021ean zehar. Informazio osoagoa Osasun Sailaren webgunean aurki daiteke.