
Gartziak Ion Collar ordezkatuko du, Pablo Iglesiasen taldean udal lanarekin bat egingo baitu aurreko bozeramaileak.

Egiari Zor fundazioa historian ikusezin izandako biktimen memoria aitortzeko argi-izpi bilakatu da. Askoren oinazearen sendabide izan daiteke egia: «Beste inork ez dezala jasan guk jasan behar izan duguna».

Plataformak udalari eskatu dio eremu berde naturalen urbanizatzea burutzeko erabakia berriz ere azter dezala, eta herritarren "benetako" parte hartzea.

Eneko Salaberriak Txitxirio arropa marka sortu du. Hasieran erronka bat jarri zion bere buruari, ea noraino iristeko gai zen erakusteko. Anonimotasuna, baina, ezin da beti gorde.

Karla Lekuona futbol zelaian jokatuko dute bihar arratsaldean. Twitch bidez emitituko dute norgehiagoka. Nesken bigarren taldearen txanda, etzi.

Herritarrek hainbat pankarta jarri dituzte barrutiak bizi duen utzikeria agerian utziz. Ordu gutxitan aldarriak norbaitek desagerrarazi dituela salatu dute.

Hilaren 27an 40 urte beteko dira Victor Fernandez Otxoa tirokatu eta tetraplegiko utzi zutela Batallon Vasco Españolen atentatu batean. Hamalau urtera hil zen lezoarra. Igandean omenaldia egingo diote.

Elkarretaratzea egin zuten atzo arratsean Herriko Plazan. Abesten duenagatik baino, Hasel bere militantzia politikoagatik espetxeratu dutela adierazi zuten.

Urteroko diru laguntzen hitzarmenak berritzeaz gain, iazko likidazioaren berri emango dute, baita 2020an emandako diru laguntzen berri ere.

Otsailaren 19ko denbora-pasen dinamika martxan da.

Sanpedrotarrek urtebete baino gehiago daramate barrutiko paseo garrantzitsuenaz gozatu ezinik. Nahikari Otermini argibideak eskatu dizkiote.

Orereta Ikastolaren desfilea ez da aterako, ekitaldi horiak galarazita baitaude. Bideoa prestatu dute, aurtengoa oroitu eta datorren urtekoari begiratzeko.

Indar polizial eta parapolizialen biktimek lege aitortza jaso dezaten mozioak onartzen ari dia Oarso Bidasoko udalbatzak. Horren gaineko erreportaje zabala egin du HITZAk.

Oarsoaldeko herri guztietako tasak 500dik behera dauden arren, atzoko Pasaiako positiboen kopurua kezkatzeko modukoa da.

Herriko gazteentzako zuzkidurazko 51 etxebizitzak Errenteriako Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko hitzarmen bati esker gauzatu dira.

Oiartzungo gizonezko bat Antxon ekintza exhibizionistak egiten ari zela jakinarazi zioten bizilagunek udaltzaingoari. Zehapen-espedientea ireki dute.

Oarso Bidasoan iaz egin zen azken mendiko lasterketa Lezo-Jaizkibel izan zen, otsailaren 16an. Aurtengoa bertan behera geldituko zela abenduan iragarri, eta 2022ko ekitaldian ezarri dute gogoa.

Galder Perezek sortutako ‘Lurrun minez’ obra taularatuko dute igandean Oiartzungo udaletxeko pleno aretoan. Gizonezkoentzako sauna batean gertatutako drama islatuko dute, bi saiotan.