[Galeria] Sanpedrotarrek udalaren "zentsura" salatu dute
Herritarrek hainbat pankarta jarri dituzte barrutiak bizi duen utzikeria agerian utziz. Ordu gutxitan aldarriak norbaitek desagerrarazi dituela salatu dute.
Lehengo astetik udalaren kudeaketa gaitzesteko eta sanpedrotarrak pairatzen ari diren utzikeria salatzeko hainbat pankarta agertu dira barrutian. Bizilagunek salatu dute aldarri horiek ordu gutxitan norbaitek desagerrarazi dituela, herriaren hitzak “zentsuratuz”.
Inork ez du, egunera arte behintzat, manifestuen egiletza bere gain hartu. Hona hemen idatzietako batzuk: