Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Hamarkada bat guztiontzako mundu bat eraikitzen

Mindara Gipuzkoako Aniztasun Funtzionala duten pertsonen elkarteak hamar urte bete ditu. Pandemia testuinguruak baldintzatuta, argazki erakusketa antolatu dute ospatzeko.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2021/02/20

Tarta eta guzti. Hala ospatu zuten astelehenean Mindara Aniztasun Funtzionala duten Gipuzkoako pertsonen elkartearen hamargarren urteurrena. Protagonista nagusiak ez ziren izan ekitaldian; Mindaran familia berri bat, bizitza eraikitzeko modu bat eta batez ere integrazioa eta aniztasuna aurkitu duten neska eta mutilak. Pandemiak ez zien bertaratzeko aukerarik eman, baina argazki eta mezu bidez bertan izan ziren haietako asko eta asko, Peru, Amets, Maddi, Matias, Unai, Oskitz, Suhar, Ane…Hamargarren urteurrena ezingo dute desio bezala ospatu, baina, argazki erakusketa antolatu dute hamar urte hauetako ibilbidea erakusteko, eta bideoa ere osatu dute familia, erabiltzaile, pilota egokituko taldeko kirolari, Mindaran lanean ari diren profesional, eta beste eragileekin. Bizi Poza elkarteak eta Pirritx, Porrotx eta Marimototsek era bat egin dute bideo horretan, Mindara zoriondu eta bide oparo eta luzea opatzeko.

Juan Luis Alonso presidenteak, esker on hitzak izan zituen elkartea osatzen duten familientzat, erabiltzaileentzat eta «elkartearen altxorra diren» profesionalentzat, «lan ikaragarria egiten dute gure seme-alabekin». Ez zuen ahaztu Mikel Izagirre sortzailea, «Mindara bere ametsa zen, eta orain gu guztion ametsa da».

Erronka nagusia

Erronka nagusia aurrera begira, elkartera jotzen duten haur eta gazte guztiei erantzuna eman ahal izatea, «gero eta gehiago dira», eta horrekin batera, duela hamar urte hasi zuten lanari segida ematea, «guztiontzako mundu bat eraikitzea». Familia eta erabiltzaileen babesleku, familia handia, lasaitasuna, lagunak egiteko espazioa, formaziorako eremua, askatasuna eta maitasunerako txokoa, berdintasunerako topalekua, bigarren etxea… hala definitu dute Mindara bertan ari diren haur, gazte eta familiek, eta denaren gainetik ideia bat nabarmendu dute, «benetako inklusiorako espazioa da elkartea».

Mindararen erakusketak astelehenean zabaldu zituen ateak Xenpelar Etxean eta 27ra arte izango da bisitatzeko aukera astelehenetik larunbatera 17:00etatik 20:00etara.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Maritxu Kajoi gauean adin txikiko batek jasandako sexu erasoagatik gizon bat atxilotu dute Ermuan

Euskal Herria, Gipuzkoa

Avanzako autobus gidariek bertan behera utzi dute greba, 26 egunen ondoren

Euskal Herria, Gipuzkoa

61 urteko paziente onkologiko bat tximino baztangak jota hil da Donostia ospitalean

Euskal Herria, Gipuzkoa

Hogei urteko espetxe zigorra onartu du Pasaian bikotekide ohia tiroz hil zuen gizon batek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Azahara Dominguezek hautagaitza aurkeztu du PSE-EEren Gipuzkoako ahaldungai nagusi izateko

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.