Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

[Bideoa eta galeria] Memoriaren zauriak osatzeko

Victor Fernandez Otxoa lezoarra omendu dute gaur Lezon. Datorren larunbatean, hilaren 27an 40 urte beteko dira Batallon Vasco Españolek lanean ari zen  Hernaniko Benta Berri tabernan bizkarretik tirokatu eta tetraplegiko utzi zutela zaurien ondorioz. Hamalau urte geroago hil zen, atentatuak eragindako sufrimendu eta ondorioengatik.

PLaka jarri diote Victor Fernandez Otxoa zenari ALtamira auzoan, gerra zikinaren biktima izan zela 40 urte bete direnean.
Ikerne Zarate Gartziarena
Lezo
2021/02/21

Victor Fernandez Otxoa lezoarra omendu dute gaur Lezon. Datorren larunbatean, hilaren 27an 40 urte beteko dira Batallon Vasco Españolek lanean ari zen  Hernaniko Benta Berri tabernan bizkarretik tirokatu eta tetraplegiko utzi zutela zaurien ondorioz. Hamalau urte geroago hil zen, atentatuak eragindako sufrimendu eta ondorioengatik.

Omenaldi goxoa izan du gaur Fernandezek. Baita Margarita Larunbek ere, Fernandezen alarguna zena. Senarra hil eta hiru urtera hil zen; eta Fernandezek atentatua izan eta ondorengo hamalau urteetan haren helduleku izan zen, “bere begi, bere beso”, hala nabarmendu du Joxe Luix Agirretxek Fernandez Otxoari eta Margarita Larunberi gaur eskaini dieten omenaldiaren hitzartzean. Gurutze Santuaren plazan egina zuten hitzordua, bertatik Altamira auzora joateko eta auzo elkartearen kanpoaldean omenaldi ekitaldia egiteko.

Txistulariek zabaldu dute manifestazioaren ibilbidea, eta ondoren Fernandez Otxoaren bilobek eraman dituzte lezoarraren eta Margarita Larunberen argazkiak. Duintasunaren memoria memoriaren duintasuna leloa zuen pankartan Fernandez Otxoaren senideak eta atzetik hamarnaka herritar. Altamirara helduta, auzo elkartearen kanpoaldean egin dute ekitaldia. Joxe Luix Agirretxek hartu du hitza. Gogora ekarri ditu Fernandez Otxoa, eta 1980ko hamarkada: “Katramilatsua izan zen, garai hartako biktimek, aitortzarik ez dute jaso. Garai hartan haurrak ginenok, sumatzen genuen zer edo zer arraroa, eta normalizatu egin genuen egunero izaten ziren hilketak, zaurituak, espetxeratuak, poliziaren razziak… egunero bazen zerbait”. Karlos Saldise ezagutu zuela umetan esan du Agirretxek, baina herriko kaskoan bizi zirenentzat Fernandez Otxoari egindako erasoa oharkabeagoa pasa zela esan du, “Hernanin izan zen, zauritu egin zuten, ez zen unean hil, Altamiran bizi zen. Aurpegia jarri nion, Rafa Bandres zenak ‘Lezo hamar’ aldizkarian egin zion elkarrizketari esker”.

Gizon apala, langile zintzoa, umoretsua, pilotazalea, eta bere gurasoek izan zutena baino bizitza lasaiagoa eman nahi zuela nabarmendu du Agirretxek, “haren gurasoek, Victor eta  Irenek 1936ko Gerraren ondorioz izugarrizkoak pairatu behar izan zituzten. Frontean ibili zen, ihesi egin behar izan zuen Gurseko kontzentrazio esparruan izan zen, eta bitartean ama Nafarroara itzuli zuen, gurasoengana, seme-alabekin. Fernandez Otxoa familiak behin baino gehiagotan sufritu behar izan du Espainiako Estatu faxistaren erasana”.

Victor Fernandez Otxoaren gainean egin duten dokumentala, joan den ostiralean Gezalan estreinatu zutena, ikustera gomendatu die bildutakoei Agirretxek, “Victorren historia, eta zauritu zutenetik hil arteko sufrikarioa oso ondo azaldu dute bertan”.

Plaka Altamiran

Aurrerantzean, Fernandez Otxoaren memoria are biziagoa mantenduko duen plaka izango da gaurtik Altamira auzoan. Oskar Fernandez Larunbe semeak kendu dio aitaren plakari estalkia. Ondoren aurreskua dantzatu diete eta krabelin gorriak eskaini Fernandez Otxoa eta Larunberen argazkiei.

Egiari Zor fundazioko kide Mikel Pascualek hartu du hitza ondoren. Bera ere biktima da, aitortu gabea. Lau hamarkadaz inpunitatea jasan ostean bizikidetza demokratikoa eraikitzeko garaia heldu dela esan du, berriro halakorik gerta ez dadin, “biktima guztiak dagozkien eskubideen jabe” izan daitezen, diskriminaziorik gabe: “Horregatik da ezinbestekoa gaur egiten ari garen moduan, herri honetan gertatutako biolentzia eta giza eskubide urraketa oro memoriaren parte izatea; gertatu zena ezagutzea berriro gertatuko ez dela bermatzeko bitartekorik eraginkorrena baita. Bilaka dadila gaur jarriko dugun plaka memoria osoa eraikitzeko norabidean giltzarri”.

Iñaki Labakak, berak sortutako kanta batekin eman dio amaiera ekitaldiari.

Victor fernandez Otxoa omendu dute
Victor fernandez Otxoa omendu dute
Victor fernandez Otxoa omendu dute
Victor fernandez Otxoa omendu dute
Victor fernandez Otxoa omendu dute
Victor fernandez Otxoa omendu dute
Victor fernandez Otxoa omendu dute
Victor fernandez Otxoa omendu dute
Victor fernandez Otxoa omendu dute
Victor fernandez Otxoa omendu dute
Victor fernandez Otxoa omendu dute
Victor fernandez Otxoa omendu dute
Victor fernandez Otxoa omendu dute
Victor fernandez Otxoa omendu dute
Victor fernandez Otxoa omendu dute
Victor fernandez Otxoa omendu dute
Victor fernandez Otxoa omendu dute
Victor fernandez Otxoa omendu dute
Victor fernandez Otxoa omendu dute
Victor fernandez Otxoa omendu dute
Victor fernandez Otxoa omendu dute
Victor fernandez Otxoa omendu dute
Victor fernandez Otxoa omendu dute
Victor fernandez Otxoa omendu dute
Victor fernandez Otxoa omendu dute
Victor fernandez Otxoa omendu dute
Victor fernandez Otxoa omendu dute
Victor fernandez Otxoa omendu dute
Victor fernandez Otxoa omendu dute
Victor fernandez Otxoa omendu dute
Victor fernandez Otxoa omendu dute
Victor fernandez Otxoa omendu dute
Victor fernandez Otxoa omendu dute
Victor fernandez Otxoa omendu dute
Victor fernandez Otxoa omendu dute
Victor fernandez Otxoa omendu dute
Victor fernandez Otxoa omendu dute
Victor fernandez Otxoa omendu dute
Victor fernandez Otxoa omendu dute
Victor fernandez Otxoa omendu dute
Victor fernandez Otxoa omendu dute
Victor fernandez Otxoa omendu dute
Victor fernandez Otxoa omendu dute
Victor fernandez Otxoa omendu dute
Victor fernandez Otxoa omendu dute
Victor fernandez Otxoa omendu dute
Victor fernandez Otxoa omendu dute
Victor fernandez Otxoa omendu dute
Victor fernandez Otxoa omendu dute
Victor fernandez Otxoa omendu dute
Victor fernandez Otxoa omendu dute
Victor fernandez Otxoa omendu dute
Victor fernandez Otxoa omendu dute
Victor fernandez Otxoa omendu dute
Victor fernandez Otxoa omendu dute
Victor fernandez Otxoa omendu dute
Victor fernandez Otxoa omendu dute
Victor fernandez Otxoa omendu dute
Victor fernandez Otxoa omendu dute
Victor fernandez Otxoa omendu dute
Victor fernandez Otxoa omendu dute
Victor fernandez Otxoa omendu dute
Victor fernandez Otxoa omendu dute
Victor fernandez Otxoa omendu dute
Victor fernandez Otxoa omendu dute
Victor fernandez Otxoa omendu dute
Victor fernandez Otxoa omendu dute
Victor fernandez Otxoa omendu dute
Victor fernandez Otxoa omendu dute
Victor fernandez Otxoa omendu dute
Victor fernandez Otxoa omendu dute
Victor fernandez Otxoa omendu dute
Victor fernandez Otxoa omendu dute
Victor fernandez Otxoa omendu dute
Victor fernandez Otxoa omendu dute
Victor fernandez Otxoa omendu dute

 

Erlazionatutako edukiaIndarkeria polizial eta parapolizialaren biktimak, argitara
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.