Erbesteratutako haurrei buruzko dokumentalerako sarrerak lor daitezke
Martxoaren 13an emango dute bigarren proiekzioa. Gonbidapenak online lor daitezke, edo bihartik aurrera udaletxeko sarreran.
Hilaren 13an ikusi ahal izan zen 1936ko Gerran Oiartzundik erbesterako bidea hartu behar izan zuten haurrei buruzko dokumentala. Kattin Txikik udalarekin batera antolatutako ekitaldia izan zen, eta bertan duela 85 urte haur ziren haur haiei aitortza egin zieten.
Bigarren emanaldi bat egingo dute martxoaren 13an, ikastolako jangelan. 12:00etan hasiko da saioa. 50 gonbidapen jarriko dituzte oiartzuarren esku.
Bi modutan lor daitezke. Alde batetik, online. Horretarako esteka honetako galdetegia bete beharko da. Bestetik, udaletxeko harreran eska daiteke. Horiek bihartik aurrera —hilak 23, asteartea— eska daitezke.