Juanjo Bujanda hil da
Larunbatean hil zen, 72 urte zituela. Antxoko jaietako ikur, haren ekarpena oso nabarmena izan da barrutian. Hutsune nabarmena du Antxok.
Juanjo Bujanda hil da. Larunbatean hil zen Buji bezala ezaguna zen antxotarra, 72 urte zituela. Antxotarrek, eta kanpoko askok, jai giroko kontuengatik ezagutuko dute batez ere. Izan ere, hainbat hamarkadaz barrutiko ospakizun guztietan bertan izaten zen, ekitaldien hasierak iragartzeko suziriak botatzen. Antxoko zeruan eztanda bat entzuten zen bakoitzean, antxotarrek bazekiten zerbait zela gertatzekoa. Hari esker zen.
Baina Bujandaren ekarpena etxafuegoak botatzetik harago doa. Antxoko herrigintzan haren ekarpena handia izan da, beti zegoen barrutian gertatzen zenaren gainean, eta ahal zen guztietan ahal ziren guztiak laguntzen.
Hutsune nabarmena utzi du Juanjo Bujandak, haren ekarpena oso handia izan delako.