Klareneko zubian berriro bota dute hormigoia
Ostegun iluntzean norbaitek hormigoi freskoa zapaldu zuen, eta lana berriro egitera behartu. Zubian zein bidean bota dute hormigoia.
Txukuntze lanak egiten ari dira Klareneko zubian, oinezkoentzako pasabidea erosoa izan dadin. Udaletxeko brigadak lurra hormigoiztatu zuten, baina ostegun gauean norbaitek zapaldu zuen hormigoi freskoa.
Aurreko astean hasi ziren lanak, eta aste honetan ziren bukatzekoak. Zapaltze horrek, baina, atzeratu egingo du. Ostiralean berriro ekin behar izan zioten lanari. “Oraingoan”, azaldu du udalak, “anak behar den modura aurrera joatea espero dugu, altzibartarren bizi-kalitatea hobetzeko”.