Maialen Oiartzabal berriro seigarren izan da, baina sentsazio hobeekin
Suitzako Davosen lehiatutako Europako Kopako proban postua errepikatu du, baina finalera pasatzea lortuta.
Sauitzan egindako lanarekin pozik dago [Arg.: @oiarmendi]. Maialen Oiartzabal bigarren aldiz lehiatu zen pasa den larunbatean. Oraingoan Davoseko eski estazioan aritu da, Suitzan.
Seigarren postua lortu zuen big air modalitateko Europako Kopako proban. Bere truko gehienak ongi egin zituen, eta finalera pasatu zen Oiartzabal. Seigarren bukatu zuen, eta Munduko Kopan aritzen diren lehiakideen aurretik bukatu zuen. Pozik dago lortutako emaitzarekin.
