Oiartzungo mutilak sailkapeneko lehen postuan jarri dira
Denboraldiko bigarren jardunaldia jokatu dute mutilek. Zarautzi irabazita, jokoan izan diren sei puntuak lortu dituzten bakarrak dira.

Larunbatean zelaira atera zen hamaikakoa.
Oiartzun Kirol Elkarteko mutilen talde nagusiak urriaren 17 urrun batean jokatu zuen denboraldiko lehenengo partida. Orduan hiru puntuak lortu zituzten, eta herenegun bolada positiboaren bidean jarraitu zuten.
Zarautzen bisita jaso zuten Karla Lekuonan. Oiartzuarrak hasi ziren jokoa menperatzen, nagusikeriarik gabe. Emaitza eman zuen joko horrek, eta Xabier Eizmendik gola sartu zuen. 1-0eko emaitzarekin joan ziren aldageletara.
Zelaira bueltan, Zarautz hobeto kokatu zen joko eremuan, baina ordu laurden besterik ez zuen iraun, oiartzuarrek berriro hartu baitzuten partidaren lema. Eñaut Fernandez Yogu-k sartu zuen etxekoen bigarren gola, talde-joko onari irteera emanez.
Gola egiteko aukera gehiago izan zituzten oiartzuarrek, baina ez zuten asmatu. Partidaren bukaeran sartu zuten bisitariek.
Oiartzuarrek bi partidak irabazi dituzten bakarrak dira.
Bestalde, nesken bigarren taldeak Anaitasunaren bisita jaso zuen atzo. Jipoi gogorra jasan zuten, 1-6 galduta. Sandra Emezabalek sartu zuen oiartzuarren gol bakarra.
