Arozenatarren kontzertu didaktikorako sarrerak geratzen dira
Datorren larunbatean kontzertu didaktikoa eskainiko dute, Done Eztebe parrokian. Soinueneak, Abaraxka ludotekak, Lartaun txistulari taldeak eta udalak antolatu dute.
![Arozenatarren ttunttuna](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2021/02/arozenatarren-ttunttuna.jpg)
Aitor, Urko eta Xanet Arozena anaiek kontzertu didaktikoa emango dute datorren larunbatean, hilak 27, Oiartzungo parrokian. Soinueneak, Abaraxka ludotekak, Lartaun txistulari taldeak eta udalak antolatu dute emanaldia.
17:00etan hasiko da, eta 60 pertsonentzako tokia egongo da. Aldez aurretik erreserbatu beharko da tokia, 645 00 54 96 telefono zenbakira deituta.