Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Behera egin dute Udaltzaingoak erregistratutako delituek

Ertzaintzaren 2020ko datuen zain, 2019ra arteko datuek erakutsi dute Errenteria-Oreretako arau hauste penalen tasa 1.000 biztanleko, EAEkoa eta Gipuzkoakoa baino baxuagoa dela.

Aizpea Oategi alkatea eta Mikel Amenabar Udaltzaingoaren Burua erdian, Maite Gratzia alkateordea eta Bernar Lemos Hiri Mantenu zinegotziarekin gaurko agerraldian. Argazkia: Herri Bizia
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2021/02/26

Urtero argitara ateratzen dituzte Udaltzaingoak eta Ertzaintzak delitu penalen zifrak. Gaur argitara atera ditu Udaltzaingoak datu horiek, Ertzaintzaren datuen zain, eta 2020an delituek behera egin dutela da emaitza. 2018an Errenteriako Udaltzaingoak 603 delitu erregistratu zituen; 2019an, 470; eta 2020an, berriz, 414. Emaitzek gainera, erakutsi dute Araba, Bizkai eta Gipuzkoako 1.000 biztanleko arau haste penalen bataz bestetik beherago dagoela Errenteria-Orereta, baxuagoa izan dela 2020an.

2018an Errenteria-Oreretako arau hauste penalen tasa %30,82koa izan zen; Gipuzkoakoa%32,24koa; eta EAEkoak, %40,22koa.2019an, gainera, tasa horrek behera egin zuen Errenteria-Oreretan 2018koarekin alderatuta, 29,64koa izan zen, Gipuzkoan 33,74koa, eta EAEkoa 41,86koa.

Aizpea Otaegi alkateak baikor baloratu ditu datu horiek, “datuek erakusten digute Errenteria, konparatiboki herri segurua dela”.

Konpromisoa berretsi du halaber, herritarrek duten segurtasun sentsazioa hobetzeko lanean jarraitzeko, “herritarren kezka nagusien artean dagoen neurrian, segurtasun sentsazio hori hobetzeko lan egiten jarraitzen dagokigu, ongizatearekin oso lotuta dagoelako”. Horren harira, prebentzioa aipatu du, “horretan eragitea da gakoa” eta elkarlana jarri du erdigunean, izan ere, Gizarte Zerbitzuak, Berdintasun arloa, Emakumeen Etxea, eta Udaltzaingoa elkarlanean ari dira, “hiri ereduak badu zerikusia honekin, eta prebentzioan eragitearekin batera, auzoen diseinu egoki bat izan dezan Hirigintza eta Hiri Mantenutik egiten den lana ere ezinbestekoa da”.

Mikel Amenabar Udaltzaingoaren buruak Udaltzaingoan iaz jazo ziren delitu penalen zifrak aletu ditu. 2019an baino 56 delitu gutxiagoren berri izan zuela Udaltzaingoak azaldu du, eta 2018an baino 189 gutxiago. Tipologiaren arabera, berriz, zortzi multzotan sailkatzen direla delitu horiek ere esan du: Giza hilketak eta haren formak, tortura eta osotasun fisikoaren aurkakoak,  sexu askatasunaren aurkakoak, ondarearen eta ordena sozioekonomikoaren aurkakoak, eta beste arau hauste penal batzuk.

Lehenengo multzoarekin lotutako deliturik ez du erregistratu Udaltzaingoak azken hiru urteetan. Sexu askatasunaren aurkako delituei dagokienean berriz, 2019 eta 2020an bina erregistratu zituen, 2018an baino bat gehiago. Lesioen delituek gora egin dute 2020an, bestalde, 2019koekin alderatuta 15etik 21era; 2018an,m 22 izan ziren. Ebasketa, lapurreta eta kalteekin lotutako delituak nabarmen jaitsi direla esan du Amenabarrek: 332 izan dira —2018an, 491 izan ziren; eta 2019an, 381—. Behera egin du halaber,  segurtasun kolektiboaren aurkako delitu kopuruak —droga trafikoa, alkoholaren eta drogen eraginpean gidatzea…—, 2020an 28 izan dira, 2019an 35 eta 2018an 51 izan ziren bitartean.

2019an izan ez zen delitu mota bat azalduz en 2020an, ordena publikoaren aurkako delitua: halako zortzi erregistratu zituen Udaltzaingoak iaz.

Beste arau hauste penalen atalean, beherakada, aurten 23 erregistratu ditu Udaltzaingoak —iaz 37 izan ziren eta 2018an 38—.

IKaragarri egin dutela gora internet bidezko iruzurrak nabarmendu du, bestalde, Udaltzaingoaren buruak, “kopuru hori asko igota ere, hala ere, behera egin du erregistratutako delitu kopuruak udalerrian iaz”.

Elkarlana balioan jarri du azkenik Amenabarrek, “inoiz ez nuen udaleko beste sailekin elkarlanik egin, eta positiboki baloratu behar dut”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.