COVID-19aren tasen beheranzko joera indartu egin da azken egunetan
Atzo koronabirusagatik hamar kutsatu gehiago izan ziren Oarsoaldean, lau Errenteria-Oreretan eta sei Pasaian. Lezoko tasa 100dik jaitsi da.
Azken egunetan COVID-19agatik kutsatuen kopurua beherantz egiten jarraitu du Oarsoaldean. Horregatik, azken hamalau egunetako 100.000 biztanleko tasek ere hobekuntza jasan dute, adibidez, joan den asteko osteguneko datuekin alderatzen badira (goiko grafikoan, aurtengo tasen bilakaera astetik astera).
Atzo (osteguna), Oarsoaldeko positiboak Errenteria-Oreretan (lau) eta Pasaian (sei) atzeman ziren. Lezon (zortzigarren egunez jarraian) eta Oiartzunen ez zen kutsaturik izan.