Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

[Erreportajea] Zahartutako egituren zimendu berriak

Pasaiako Udaleko Berdintasun arloak liburuxka bat osatu du, herriko emakumeekin lan saioak eginda. Birusaren paradigma berriaren barruan, emakumeen borrokaren testigantza izango da.

Olaia Gerendiain
Pasaia
2021/02/26

Koronabirusak eragindako krisi sozialak gizartearen lehentasunak moldatu, eta agerian utzi ditu ordura arte ezkutuan zeuden gabezia batzuk. Politika publikoek edo haien aldarrikapenek indar handiagoa hartu dute.

Ildo horretan, jazotakoa aztertu ahal izateko eta beste batzuek hortik ikasi ahal izateko, Pasaiako Udalak ezinbestekotzat jo du bizipenak euskarri fisiko batean ukigarri bihurtzea eta biltzea.

Ideia horri segika sortu dute liburuxka bat, Pasaiako lau barrutietako emakumezkoek azkeneko urte luze honetan bizi, sufritu eta ikasi dutena komunean jarriz eta «etorkizun justuago baten oinarria» ukigarri bilakatuz.

Krisialdiak «are kalteberago» bihurtu ditu aurretik ere bereziki zaurgarri zirenak: besteak beste, emakumeak. Bekoz Beko elkarte feministako eta Pasaiako Udaleko Berdintasun Mahaiko kide den Clara Barbierrek aitortu du COVID-19ak eragindako pandemiak bizitza «erabat» aldatu diela; hari ez ezik, baita bidaide dituen emakumeei ere.

Orokortutako errealitate horren jakitun, Berdintasun Mahaiak argi ikusi zuen birusak emakumeen bizimoduan, elkarbizitzan, ohituretan, harremantzeko moduan, lanean eta ekonomian izan duen eragina partekatu baino zerbait gehiago egin behar zutela. «Osasun emozional eta afektiboak» izan behar zuen ardatz, bizipen horiek guztiak jaso eta erronka berriak identifikatzeko.

Pasaiako Udaleko Berdintasun teknikari Saioa Iraolak «kontakizun kolektiboa» izan du hizpide emakumeek historikoki izan duten «ahanzturari» galga jartzeko giltza moduan.

 

Beste hainbat birus
«Gutxitan aipatzen dugu besarkadarik, musurik eta gizartean parte hartzeko gunerik gabe gaudela», esanez jarraitu du Gizarte Ekintzako zinegotzi Loreto Osak. Haren ustetan, «COVID-19a bera baino kaltegarriagoak diren beste hainbat birus» hedatu ditu horrek; hala nola tristura eta kezka, eta horiek, «txertatzeko zailak» izateaz gain, «prebenitzeko askoz ere zailagoak dira».

Birusek mahai gainean jarri dituzte gizartearen ezkutuko zimenduak: osasuna, zaintza, sare afektibo-soziala… Eta, gehienetan, emakumeak dira horien sostengu; emakumeen gain eraikitako babes sareak dira.

Clara Barbier. Bekoz Beko elkarteko kidea: «Pasaiako ia emakume guztiek izan duten bizipenaren testigantza izango da idatziz jaso duguna»

Neurri handi batean, itxialdiak eguneroko egitekoak euren gain hartu ohi dituztenak erasan ditu bortitzen; baita bakarrik bizi diren adinekoak, baliabide ekonomiko gutxien dituztenak, lan ezegonkorra zutenak, zaintzan dihardutenak, merkataritzan eta garbiketan ari direnak eta baita etxean euren erasotzaileekin giltzapetuta gelditu direnak ere.

Horietako gehienak emakumeak dira.

«Kasuak ez dira bakanak», aitortu du Pasaiako emakume elkarteko kide Barbierrek. «Gure bizipenak banan-banan komunean jarrita, antzeko egoerak identifikatu genituen». Horien artean aipatu ditu, besteak beste, bakardadea —sare sozialen beharra—, beldurra, gabezia ekonomikoak —askok eta askok lana galdu dute—, indarkeria matxista…

Azkeneko urtean gertatutakoaren aurrean estrategia berriak garatzeko, bizipen horien ondorioak aztertzea eta partekatzea da bidea, Iraolaren arabera. «Izan ere, irtenbide moduan martxan jarritako proposamen, neurri eta politika publikoek errealitate
­horiek guztiak bildu beharko lituzkete».

Ezinbesteko egitekoak
Pasaiako Udaleko Berdintasun Arloak, premisa horretatik abiatuta, herriko hainbat emakumerekin lan saioak eta elkarrizketak eginez osatu du liburuxka; hurrengo astean dira aurkeztekoak.

Dokumentu horretan balioan jarri dute orain artean nagusiki emakumeen egitekoak izan diren lanetako batzuk funtsezkoak direla —zaintza, hezkuntza, garbiketa…—: «Ikusezinak eta gaizki baloratuak izan badira ere, argi gelditu da zein beharrezkoak diren eguneroko bizimoduari eusteko».

Saioa Iraola. Pasaiako Udaleko Berdintasun teknikaria: «Ezinbestekoa da bizitzen ari garen dimentsio askoko krisi hau genero ikuspegitik aztertzea eta lantzea»

Idatziak nolabaiteko aitortza izatea du xede, norberak bere baitan eta bere kabuz egindako prozesu eta borroka pertsonalaren froga eta ikasbidea: «Pasaiako ia emakume guztiek izan duten bizipenaren testigantza izango da idatziz jaso duguna», esan du, hunkituta, Barbierrek.

Gertatu dena eta gertatzen ari dena dokumentatuta, eta ahotsak eta memoria euskarri berean uztartuta, errelato kolektiboa osatu dute Pasaiako emakumeek, «zaharkitutako egiturak ezbaian jarri eta eraldaketarako bidea irekiz».

Berdintasun teknikariak azaldu du liburuxka bera «gizarte berdinzaleago bat» lortzeko ahalegina dela. «Eta erronka eta desafio berriak identifikatzeko ezinbestekoa da bizitzen ari garen dimentsio askoko krisi hau genero ikuspegitik aztertzea eta lantzea».

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.