Kultura guatemalarra izango dute hizpide jatorri askotariko emakumeek
Jatorri askotariko emakumeek elkar ezagutzeko saioa egingo dute datorren ostiralean -martxoak 5-, Trintxerpeko alkateordetzan.

Datorren ostiralean -martxoak 5-, 17:30ean, Trintxerpeko alkateordetzan, herri eta kultura guatemalarra izango dute hizketagai, Luz Mariela Perez Perez herritarraren eskutik. Moderazio lanetan, Sorburuko kideak izango dira.
Saiora edonor bertara daiteke, betiere aldez aurretik, izena emanda. Halaber, antolatzaileek gogora ekarri dute haurtzaindegi zerbitzua erabil dezakeela behar duenak. Erregistratzeko edo informazio gehiago eskuratzeko posta elektroniko bidez idatzi edo 943 34 40 34 (910) telefonora dei daiteke.