Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Pentsioetan ere, ezabatu beharreko arrakala

Emakume pentsiodunen artetik, heren batek soilik du bere lan-bizitzari lotutako pentsioa; gainontzekoek alarguntza pentsioa jasotzen dute, eta bataz beste, gizonek jasotzen dutena baino %36 baxuagoa da.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2021/02/26

Datorren astelehenean kalera aterako da Duintasuna. Hutsik egin gabe, pentsio, zahartzaro eta bizitza duinen aldeko aldarria zabalduko dute kaleetan. Oraingoan, beraien jardunean berria ez bada ere, genero arrakalarekin amaitzea eskatuko du pentsiodunen mugimenduak; soldatetan bezala, pentsioetan ere gizon eta emakumeen arteko pitzadura hori nabarmena delako.

Emakume pentsiodunen artetik, heren batek soilik du bere lan-bizitzari lotutako pentsioa; gainontzekoek alarguntza pentsioa jasotzen dute, eta bataz beste, gizonek jasotzen dutena baino %36 baxuagoa da.

Azken mobilizazioetan bezala, astelehenekoan ere Toledoko Ituna eta haren inguruko gomendioak izango ditu Duintasunak jomugan. Ez alperrik. Itun horretako hiru puntuk —13,15 eta 17ak, zehazki— lotura zuzena dute elkartearen esanetan pentsioetan dagoen genero arrakalarekin, “eta hirurek planteatzen dute egungo prestazioak okertzea”.

Pentsio baxuenak jasotzen dituztenen artetik gehienak emakumeak dira Duintasunak azaldu duenez, eta genero arrakalari aurre egiteko kotizazio gabeko pentsioen sistema berrikustea galdegin du: “Hilean 402 eurorekin ez delako nahikoa bizitzeko; berdin alarguntza pentsioarekin, horren bataz bestekoa hilean 700 euro dira”.

Ondorioa: ezinbestekoa da 1080 euroko gutxieneko pentsioak ezartzea, “Europako Karta Sozialak eskatzen duen 1.200 euroen Lanbidearteko Gutxieneko Soldataren %90”.

Astelehenean kalea hartuko dute berriro pentsio eta zahartzaro duin baten alde, eta diskriminazio eta desberdintasunen aurka.

Hitzordua, 11:00etan Herriko Plazan.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.