2021/2

[Galeria] Sanpedrotarrek udalaren "zentsura" salatu dute

Herritarrek hainbat pankarta jarri dituzte barrutiak bizi duen utzikeria agerian utziz. Ordu gutxitan aldarriak norbaitek desagerrarazi dituela salatu dute.

OSKAR FERNANDEZ LARUNBE ETA JESUS MARI FERNANDEZ OTXOA. VICTOR FERNANDEZ OTXOAREN SEMEA ETA ANAIA.

«Uste dugu jendeak jakin behar duela zer gertatu zen, gaiaz hitz egitea mingarri bazaigu ere»

Hilaren 27an 40 urte beteko dira Victor Fernandez Otxoa tirokatu eta tetraplegiko utzi zutela Batallon Vasco Españolen atentatu batean. Hamalau urtera hil zen lezoarra. Igandean omenaldia egingo diote.

[Bideoa] Pablo Haselen askatasuna aldarrikatu dute

Elkarretaratzea egin zuten atzo arratsean Herriko Plazan. Abesten duenagatik baino, Hasel bere militantzia politikoagatik espetxeratu dutela adierazi zuten.

Etxeko hondakin arriskutsuen bilketa egingo dute barrutika

San Markoko furgoneta San Pedro, Antxo eta Donibanen izango da hilabetero. Jasoko dituzten hondakinak zeintzuk diren zehaztu dute.

[Bideoa] 'Lope de Isasti eta goiko elizako aziyua' aurkeztu dute

Lezokuak bildumako hirugarren argitalpena Mikel Susperregik idatzi du, Lander Zurutuzaren ilustrazioekin. Gaur aurkeztu dute, Donostian.

Emantzipaziorako baliabideak gazteen eskura

Komunikazio kanpaina jarri du martxan udalak, gazteek eskura dituzten etxebizitza baliabideak biltzen dituena.

gazte martxa oiartzun sare

Presoen eskubideen aldeko gazte martxa antolatu dute

Hilaren 27an, 10:00etan hasita, gazte martxa egingo dute plaza, Urkabe, Gurutze eta berriro plaza artean, eta bidean hiru sortzailek beren lana eskainiko dute.

EH Bilduk San Pedroko Kutxabank bulegoa irekitzeko eskatuko du

Sukurtsalak ez du aurrez aurreko arreta zerbitzurik eskaintzen urte hasieratik. Alderdiak uste du zaurgarrienak kaltetzen dituela erabakiak.

[Bideoa] Jarrai dezala musikak

EMKE Errenteriako Musika Kultur Elkarteak hilaren 20an ekingo dio denboraldi berriari, eta horretarako Musika Bandako talentu gazteak igoko ditu Niessen Kulturguneko agertokira.

Hondakinen gaikako bilketak bi puntuan egin du gora

2020. urtean 2019an baino 11 kilo hondakin gutxiago bota ditu errefusaren edukiontzira herritar bakoitzak.

Uralita bota du haizeak Madalen kaleko etxebizitza batean

Haize bolada gogorrak izaten ari dira, eta Madalen kalekoa ez da antza, Errenteria-Oreretan haizeteak eragin duen kalte bakarra

plenoa oiartzun otsaila 2021

Hamalau puntukoa izango da asteazkeneko plenoa

Urteroko diru laguntzen hitzarmenak berritzeaz gain, iazko likidazioaren berri emango dute, baita 2020an emandako diru laguntzen berri ere.

Pintaketak egin dituzte Ondartxo bideak itxirik jarraitzea salatzeko

Sanpedrotarrek urtebete baino gehiago daramate barrutiko paseo garrantzitsuenaz gozatu ezinik. Nahikari Otermini argibideak eskatu dizkiote.

inude eta artzainak errenteria 2021

[Bideoa] Indarrak gorde, inude eta artzainen 25. urteurrena "bereziagoa" izan dadin

Orereta Ikastolaren desfilea ez da aterako, ekitaldi horiak galarazita baitaude. Bideoa prestatu dute, aurtengoa oroitu eta datorren urtekoari begiratzeko.

Indarkeria polizial eta parapolizialaren biktimak, argitara

Indar polizial eta parapolizialen biktimek lege aitortza jaso dezaten mozioak onartzen ari dia Oarso Bidasoko udalbatzak. Horren gaineko erreportaje zabala egin du HITZAk.

COVID-19agatik hamazazpi positibo gehiago atzo Pasaian

Oarsoaldeko herri guztietako tasak 500dik behera dauden arren, atzoko Pasaiako positiboen kopurua kezkatzeko modukoa da.

39 urteko exhibizionista bat identifikatu du Udaltzaingoak

Oiartzungo gizonezko bat Antxon ekintza exhibizionistak egiten ari zela jakinarazi zioten bizilagunek udaltzaingoari. Zehapen-espedientea ireki dute.

2022koa handiagoa eta ederragoa izango da

Oarso Bidasoan iaz egin zen azken mendiko lasterketa Lezo-Jaizkibel izan zen, otsailaren 16an. Aurtengoa bertan behera geldituko zela abenduan iragarri, eta 2022ko ekitaldian ezarri dute gogoa.

Gehiago