2021/2

500erako bidean da Lezoko COVID-19aren tasa

Azken zazpi egunetan erdira jaitsi da tasa, 1.151tik 592ra. Joan den asteko asteazkenetik, sei positibo gehiago hauteman dira denera herrian.

Aste honetan hasiko dituzte apartamentuak egiteko lanak.

Gazteentzako zuzkidura bizitokiak esleitzeko prozesua hilabete honetan hasiko du Eusko Jaurlaritzak

51 alokairuzko zuzkidura bizitoki AZB adjudikatuko ditu Etxebizitza Sailak 36 urtetik beherako gazte eta familientzat.

Udal gobernuari eta egiten duen kudeaketari nota jarri diote herritarrek: oso ongi

Herritarren artean inkesta egin du Aztiker Soziologia Ikerguneak; helburua, herritarrek udalerriarekin zein udal politikekin duten asebetetze maila neurtzea izan da eta bikainera ez bada heldu balorazioa ere, bidean da.

Topoa lurperatzeko aurrelanak egiten hasi dira Gure Zumardian

Hamar egunetan amaituko dituzte lurzorua aztertzeko beharrezko diren landa lanak. Lau metroko sakonerako zuloak egingo dituzte laginak eskuratzeko.

lurrun minez

Gizonezkoentzako sauna bateko drama, iganderako antzerki plana

2018ko Cafe Bar Bilbao saria lortu zuen antzezlanak. Bi saio egingo dituzte igande arratsaldean. Sarrerak Garmendi txokolategian daude salgai.

[Galeria] Hamar urte bete ditu Mindarak

Tarta eta guzti. Hala ospatu zuten atzo Mindara Aniztasun Funtzionala duten Gipuzkoako pertsonen elkartearen hamargarren urteurrena.

Atmosferako CO2a gorenean, eta garraio publikoaren atzerapausoa

Atmosferan kontzentratutako karbono dioxidoak maximo historikoa jo zuen 2020ko maiatzean, etxealdi bete-betean. Garraio publikoa krisian dago.

Indarkeria matxistak hildako Kontxi eta Mohamed gogoan

Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak deituta kalea hartu du mugimendu feministak gaur arratsean. Zumardian elkarretaratu dira hamarnaka herritar Sestaoko Kontxi Gonzalez eta Gasteizko Mohamed Amineren erailketa matxistak gaitzesteko eta nahikoa dela esateko.

[Zuzenketa] Odol ematea asteartean izango da

Bihar arratsaldean izango da odol ematea, liburutegian, eta ez ostegunean.

Lezo da eremu gorrian dagoen Oarsoaldeko udalerri bakarra

Asteburuko datuekin 500eko langatik jaitsi da Pasaia. Lezoko tasak azken egunotan nabarmen behera egin badu ere, 872koa da oraindik.

[Erreportajea] Sexua, alkohola eta droga, lurrun artean

Galder Perezek sortutako ‘Lurrun minez’ obra taularatuko dute igandean Oiartzungo udaletxeko pleno aretoan. Gizonezkoentzako sauna batean gertatutako drama islatuko dute, bi saiotan.

oiarpe 2021 otsaila

Oiarpe kantxetara bueltatuko da asteburuan

Eremu gorri eta laranjaren arteko dantza horretan, pilotariek ezin izan zuten jokatu pasa diren bi asteburuetan. Aste honetan hamazazpi jokatuko dituzte.

atsolorra

2020 jaiotako haurrei atsolorra maiatzaren 23an egingo diete

Lehenengo prestaketa bilera egin zuten pasa den astean, eta bigarrena datorrenean izango da. 72 haur jaio ziren Oiartzunen pasa den urtean.

Lezoko EH Bildu: "Euskal Herria plazako zuhaitzak moztea baino, mantenua egitea egokiagoa da"

Koalizioak argitu du udaleko Ingurumen teknikariaren nahiz lorezaintza zerbitzuko teknikariaren txostenak zuhaitzak moztearen kontrakoak direla.

Lezo eremu gorritik atera da

100.000 biztanleko tasa 493raino jaitsi da. Otsailaren 11tik zazpi kutsatu izan dira herrian orotara, horietatik bat atzo.

Bazkide txartelak banatuko ditu Antxo AFk ostiralean

Taldekideak Gure Zumardian izango dira bihar 18:00etatik 20:00etara harpidetu nahi dutenei txartelak banatzeko: 20 euro banakakoa eta 50 familiakoa.

Larunbatean berrekingo dio ligari Allerruren gizonen taldeak

Añorgaren zelaian jokatuko dute lezoarrek. 2020ko urriaren 18ko asteburuan jokatu zuen taldeak ligako lehen partida, orain arteko bakarra.

Pablo Haseli elkartasuna adierazteko martxa, Meipitik hasita

Orain Herriak deitutako ibilaldia Errenteria-Oreretan amaituko dute gaur, bertan 19:00etan izango den elkarretaratzearekin bat eginez.

Pasaiako emakumeen zapia elkarlanean diseinatuko dute igandean

Emakumeen Mundu Martxaren V. Ekintzarekin bat eginez, zapi aldarrikatzailea egingo dute Antxoko Kultur Etxean, 12:00etan.

Gehiago