[Galeria] Zuaznabar kaleko sutea, kontrolpean
Aislamientos Arellano enpresan sute ikusgarria izan da, poliestirenoak su hartuta. Suhiltzaileek sua kontrolatu dute, ondoko enpresetara pasa baino lehen.
Sutea 13:30 inguruan piztu da, Ugaldetxo industriaguneko Aislamientos Arellano enpresan. Kilometroetara ikus zitekeen ke beltza, eta su garrek ere metro batzuetako altuera hartu dute.
Larrialdi zerbitzuak segituan bertaratu dira, eta sua minutu gutxi batzuetan kontrolatzea lortu dute. Sua ez da inguruko pabiloietara pasatu.
Pabiloiaren goiko partean dago Aislamientos Arellano enpresa. Bertan piztu da sutea; poliestirenoa biltegiratuta zuten, eta segituan hartu du su. Kalte gehienak lokalak izan du (ia txikituta geratu da), eta inguruko enpresetako langileak segituan atera edota aterarazi dituzte. Ez da kalte pertsonalik egon.