Asteburuko pilota partiden kartelera (2021-03-04)
Oiarpeko pilotariek hamar partida jokatuko dituzte asteburuan. Txostekoek partida bat jokatuko dute Madalensoron.
![pilota](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2020/09/pilota.jpg)
Oiarpeko pilotariek hamar partida jokatuko dituzte asteburuan. Txostekoek partida bat jokatuko dute Madalensoron, joko garbikoa. Ostiralean izango da, 19:30ean, Zubieta 1en kontra.
Oiarpekoek bost partida jokatuko dituzte etxean. Kartelera osoa ikusteko, egin klik hemen.