Oiartzun herri hezitzaileen sarera batu da, Oinherrirekin hitzarmena eginda
Oiartzungo Udalak eta Oinherri Euskal Herriko herri hezitzaileen sarean sartzeko hitzarmena sinatu dute, urtebeterako. Herriko eragileak formatu ahal izango dira.
Oiartzungo Udalak eta Oinherrik hitzarmena sinatu dute, urtebeterako. Modu horretan, Oiartzun Euskal Herriko herri hezitzaileen sarera gehitu da. Akordio horri esker, herriko eragileek formakuntzak jaso ahal izango dituzte, baita Oinherriren saioetan parte hartzeko aukera izan ere.
Oinherri egitasmoa 2014an sortu zen. Haurren aisialdi hezitzailea sustatzeko asmoa dute, jolasaren eta sormenaren bitartez. Oinherriren aisialdirako aldarrikatzen dituen hiru zutabeak honakoak dira: komunitatearen parte hartzea, kolektibotasuna eta euskara.
Orain hartu hamalau eragile izan dira Oinherri sareko kide. Horien artean dago Oarsoaldea Garapen Agentzia.
“Herri hezitzaileen sareak herria haurren egokitasunera eraldatzeko bokazioa du, horretarako udalaren, herrigintzako eragileen eta hezkuntza eragileen elkarlana sustatzen da”, adierazi du udalak.
Oinherriri buruzko informazio gehiagoren berri izateko, Oinherriren webgunean sar daiteke.