Mugimendu feministak Martxoaren 8ko egitarauaren berri eman du
Astelehen arratsaldean bost jarduera egingo dituzte, herriko hainbat txokotan. Emakumeak izango dira protagonista, eta eragile.
Oiartzungo Feministen Asanbladak aurkeztu du astelehenerako egitaraua. Osasun egoerak sortutako baldintza bereziak direla eta, ez dute ohiko dinamika jarraituko.
Elkar zaintzeko asmoz, egitarau deszentralizatua prestatu dute, herriko bost txokotan, beste hainbeste jarduerarekin. Ekitaldiak bata bestearengatik ezberdinak diren arren, guztiek dute ezaugarri komun bat: emakumeek egindakoak izango dira. Honakoa izango da egitaraua:
- 16:30ean: Neska gazteen mural margoketa eta kontzertua June Galardirekin, Ugaldetxon.
- 16:45ean: Haurrentzako ipuin kontaketa, Lur Kortarekin, Abaraxka ludotekan.
- 18:00etan: Zer idazten dute emakumeek? irakurketa saioa, Goiatz Labandibarrekin, Manuel Lekuona bibliotekan.
- 18:30ean: Zer izango litzateke zientzia emakumerik gabe? hitzaldia, Maialen Galdeano eta Maria Zubiriarekin, pleno aretoan. Hitzaldia Youtube bidez jarraitu ahal izango da, antolatzaileen kanaletik.
- 19:00etan: Film laburren emanaldia, Haurtzaro Ikastolako jantokian. Euskarazko azpititulatuta egongo dira.