'Zaindu ditzagun gure bazterrak' proiektuan izena eman daiteke
Alaiartek eta Abaraxkak, elkarlanean, mural bat jarriko dute bidegorriko komunak jasotzen dituen eraikinean. Aste Santuan arituko dira haurrak.
Alaiartek eta Abaraxka ludotekak, elkarlanean, Zaindu ditzagun gure bazterrak proiektua martxan jarri dute. Bidegorrian, komunen eraikinean, mosaiko handi bat jarriko dute.
Haurrak Aste Santuko egunetan arituko dira beren ekarpena egiten. Horretarako izena eman beharko dute, ludotekaren webgunean jarritako galdetegian.
