Aste honetako oiartzuerazko hitza, 'Izua'
Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak abiarazitako dinamika parte hartzailearen bigarren astea hasi da. Sare sozialetan egin daitezke proposamenak.
Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak pasa den astean abiarazi zuen Oiartzungua naiz, biño… dinamika.
Astero hitz bat proposatuko dute, eta berarekin irudiak, memeak, bideoak edo dena delakoak egin beharko dira. Pasa den asteko hitza deus izan bazen, oraingoa izua izango da.
Facebook edota Instagramera igotzeko deia egin dute, #hitzaoiartzueraz eta #izua traolak jarriz. Beraz, ez izutu eta egin zuen proposamenak.