Oiartzun ibaiko hondakinak jasotzeko auzolana egingo dute
Mater Ontzi Museo Ekoaktiboak antolatuta, Altzibar auzoan geratuko dira larunbatean, ibai bazterrak garbitzeko.
Mater Ontzi Museo Ekoaktiboak Oiartzun ibaia garbitzeko deialdia egin du, datorren larunbaterako (hilak 20). Altzibar auzoko plazan geratuko dira, 11:00etan. Bi ordu inguru arituko dira ibai bazterrak garbitzen.
Parte hartzeko 619 81 42 25 telefono zenbakira deitu beharko da, edo posta elektroniko bidez harremanetan jarri.
Pasa den azaroan elkartu ziren, auzolanean, Altzibarren, laguntzeko. 82 kilo hondakin atera zituzten.