'Oiartzun' urtekarirako idazlanak entregatzen has daiteke
Urtekari Batzordea aurtengo liburua prestatzen hasi da. Maiatzaren 1a izango da lanak entregatzeko azkeneko eguna, e-postaz edo Kultura Sailean.
Oiartzun urtekaria prestatzen hasi dira dagoeneko. Abuztuan aurkezten den liburuxka elikatzeko lanak entregatzeko epea zabaldu dutela jakinarazi du udalak, Urtekari Batzordearen bitartez.
Elkarte edo norbanakoek beren idazlanak maiatzaren 1era arte bidal dezakete. Horretarako bi aukera izango dituzte. E-posta bidez bidal ditzakete, Kultura Sailaren helbidera idatzita. Bestela, Kultura Sailaren bulegoan (Manuel Lekuona bibliotekan) pendrive bat entrega daiteke. Lan bakoitzak gehienez bi argazki eduki ditzakeela adierazi dute.