Martxoko hirugarren astearekin oiartzuerazko hirugarren hitza heldu da
Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak jarritako asteroko erronkaren hirugarren hitza zein den jakinarazi dute: 'heldu'. Sare sozialetan partekatzera deitu dute.
'Heldu' da asteko hitza. Oiartzungo naz biño… erronkaren hirugarren proposamenaren berri eman du Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak: heldu izango da, oiartzueraz duen iritsi edo etorri hitzen adieran.
Proposamenak Facebook edota Instagramera igotzeko deia egin dute, #hitzaoiartzueraz eta #izua traolak jarriz. Igandea heldu baino lehen memeak edo argazkiak partekatzera animatu dute.
