Gurasoentzako hezkidetza tailerrean izena eman daiteke
Apirila eta ekaina artean egingo dituzte hiru tailer. Plaza mugatuak egongo dira eta hurrenkera jarraituko dutela adierazi dute.
Urmendin egindako hezkidetza formazio tailer baten artxiboko irudia. Oiartzungo Udalak hezkidetza tailerra antolatu duela jakinarazi du. Atzo publikatutako albistean adierazten zenez, datorren astelehenean irekiko da izena emateko epea. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, epe hori zabalik dago, apirilaren 13ra arte.
Tailer hori edozein adinetako haurren gurasoei zuzenduta dago. Hiruna orduko hiru saiok osatuko dute formazio tailerra.
Apirilaren 16an, maiatzaren 7an eta ekainaren 18an izango dira saioak. Ordutegiari dagokionez, saio guztiak 17:00etatik 20:00etara izango dira, udaletxeko pleno aretoan. Eider Goenaga izango da formazio saioak gidatuko dituena.
Udaletxeko harreran eman beharko da izena. Bestela, on-line ere egin daiteke. Apirilaren 13a izango da izena emateko azkeneko eguna. Tokiak mugatuak direnez —hamabost—, izena emateko hurrenkera errespetatuko dute
