Kartzela eta erbesteak sortutako zaintza lanak, emakumeen ikuspuntutik
Sarek eta Oiartzungo Asanblada Feministak antolatuta, solasaldia antolatu dute ostegunerako. 24 emakumek parte hartuko dute. Gonbidapenak badaude.
Oiartzungo Feministen Asanbladak eta Sarek elkarlanean solasaldia antolatu dute etzirako. Erretagoardia. Emakumeak*/ kartzela / erbestea / zaintza izena jarri diote. Udaletxeko areto nagusian izango da, 18:30ean hasita.
Oiartzungo 24 emakumek beren esperientziak partekatuko dituzte. Espetxe edota erbeste egoerek sortutako zaintza sareetan bizi izan dutenari buruz hitz egingo dute, gertuko tonu batekin, hitzaldi-egitura horizontal batean.
Edukiera mugatua izango da, eta hainbat gonbidapen daude eskuragai Kastro tabernan.