Andoitz Antzizar trikitilariak kontzertu didaktikoa emango du bihar
Soinuenea eta Abaraxka udal ludotekak elkarlanean kontzertu didaktikoa antolatu dute bihar, parrokian. Izena eman behar da.
![andoitz antzizar](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2021/03/andoitz-antzizar.jpg)
Soinuenea fundazioak eta Abaraxka udal ludotekak kontzertu didaktikoa antolatu du biharko. Andoitz Antzizar Lasa trikitilariak gidatuko du saioa. 17:00etan hasiko da, Done Eztebe parrokian.
Izena emateko 645 00 54 96 telefono zenbakira deitu beharko da.
Antzizarrek saioaren nondik norakoak azaldu ditu Oiartzun Irratian.