Ate Irekiak Oiartzon, ikastola lehen eskutik ezagutzeko
Batxilergo ikasketak egiteko aurrematrikula epea ireki aurretik, Ikastola ezagutzeko ate irekiak antolatu ditu Oiartzok.
Oiartzo Ikastolaren aurrematrikularako txartela. Batxilergo ikasketak egiteko aurrematrikula epea ireki aurretik, Ikastola ezagutzeko ate irekiak antolatu ditu Oiartzok. Martxoko azken eguna horretarako gaur da, baina apirilean 12tik 16ra izango da bertaratu eta lehen eskutik proiektu hezitzailea ezagutzeko aukera. Horretarako, aldez aurretik hitzordua hartu behar da Oiartzo Ikastolaren web orrian.
Oiarsok batxilergoko hiru modalitate nagusiak eskaintzen ditu: giza zientzietakoa, gizarte zientzietakoa, eta zientzietakoa. Edozein ikasketetarako sarbidea ahalbidetzen du, beraz, eta ikasleek beren interesen arabera aukera ditzakete aukerako gaiak, modu guztiz askean.
1990. hamarkadaren amaieran jarri zuten martxan Oiartzo Ikastola Oiartzungo Haurtzaro eta Errenteria-Oreretako Orereta ikastolek, bi ikastola horietako ikasleei zein Oarsoaldeko gazteei batxilergo euskalduna, hurbila, kalitatezkoa eta aukera zabalekoa eskaintzeko helburuz arduradunek azaldu dutenez. Euskal Herriko Ikastolen Elkarteko kide dela Oiartzo erantsi dute, aginera, “kalitatezko esukarazko hezkuntza berritzailearen berme, lantalde egonkor eta esperientziaduna lagun, besteak beste, ikasleen emaitzak dira horren lekuko”.
BAtxilergo ikasketak egiteko aurrematrikula epea apirilaren 12tik 23ra izango da.
