Internet bidezko ipuin kontaketak egingo dituzte Pasaiako liburutegiek
Lau hilabeteko iraupena izango du iniziatibak. Hil bukaera guztietan udaleko YouTube kanalean, prentsan eta sare sozialen bidez zabalduko dituzte ipuinak.
Pasaiako liburutegiek internet bidezko ipuin kontaketak egingo dituzte datozen lau hilabeteetan. Hil bukaera guztietan udaleko YouTube kanalean, prentsan eta sare sozialen bidez zabalduko dituzte ipuinak.
Irene Sotelo ipuin kontalariak hil honetan Mila bidaia eta bat gehiago ipuina eskainiko du, eta apirilean Desioen kutxa kontakizuna. Xabier Terrones kontalariak, berriz, maiatzean Jontxu eta Tartalo ipuinari ahotsa emango dio, eta ekainean Satorraren erronkari.
