Oiartzun Kirol Elkarteak laguntza eskatu die bazkideei
Denboraldi hasieran ez zieten bazkideei inolako ekarpenik eskatu. Orain, finantzazio iturriak itxi direla ikustean, gutuna bidali diete.
Oiartzun Kirol Elkarteko zuzendaritza batzordeak gutuna bidali die klubeko bazkideei. Pandemiak sortutako egoerarengatik ezin izan dute Karla Lekuonako harmailetara joan, eta zuzendaritzak erabaki zuen bazkide txartelik ez zutela kobratuko.
Orain, baina, laguntza eskatu du klubak. Hainbat diru sarrera itxi direla nabarmendu dute, eta diru kontu aldetik nahiko eskas dabiltzala.
“Prest bazaude laguntzeko, zure bazkide kopurua edo nahi duzun kopurua ingresatzea eskatuko genizuke”, adierazi du zuzendaritza batzordeak. Horretarako bi kontu korronte egin dituzte publiko (ikus horien zenbakiak behean).
“Azkenik, mila esker eman bazkide eta zale guztiei, zuen laguntza eta gertutasuna guri eskaintzen jarraitzeagatik”, adierazi dute.
Laboral Kutxa: ES96 3035 0126 6612 6070 1649
Sabadell bankua: ES62 0081 4249 1200 0107 8608