Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

1.781 lagunek eskatu dute PCR proba egiteko hitzordua ordubetean

Gaur 08:30ean zabaldu dute PCR proba horiek egiteko hitzordua eskatzeko epea, eta hogei minutuan agortu dira hiru egunerako aurreikusita zituzten zitak. Agenda berria zabaldu dute.

COVID-19aren proba tutua
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2021/04/06

Atsedenik gabe jotzen ari dira telefonoak Iztietako anbulatorioan. Ohiko jarduna zaila izaten badute, Osakidetzak eta Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak atzo egin zuen baheketa masiboaren deialdiaren harira, lanez gainezka ari dira dei guztiei ahalik eta azkarren erantzuteko.

Gaur 08:30ean zabaldu dute PCR proba horiek egiteko hitzordua eskatzeko epea, eta hogei minutuan agortu dira hiru egunerako aurreikusita zituzten zitak. Hala jakinarazi du Eider Alberdik, Iztieta Anbulatorioko arduradunak: “Agenda berria zabaldu dugu herritar guztiei erantzuteko”. Alberdik emandako datuen arabera, lehen ordubetean, 1.781 lagunek eskatu dute PCR proba egiteko hitzordua gaurtik eta ostegunera arte. Momentuz, gaur arratsaldean, 516 lagun pasako dira Merkatuzarretik baheketa masiboaren harira proba egitera. Bihar, 639 izango dira; eta etzi, 626. Aurretik aipatu moduan, baina, horiek gaurko 09:30ean zituzten datuak dira.

Ostegunera arte daukate aukera PCR proba egiteko hitzordua eskatzeko martxoaren 14tik atzora arte Zumardian, Diputazio plazan eta horien inguruko tabernetan izan ziren herritarrek, eta espero da, beraz, hasierako kopuru hori handitzea, epea zabala delako, baita eragin nahi duten eremua ere. Horren gainean ere galdetu dio HITZAk anbulatorioko arduradunari: “Denbora tartea hori, eta eremu horiek kontuan hartu badira baheketarako, beharrezkoa delako izan da. Egoerak markatzen du zein epe eta zein espazio hartu behar ditugun kontuan, eta horri erantzuten zaio”.

Halako baheketa masiboetan konfinamendu prebentiborik ez dela ezartzen azaldu du, baina Osasun Sailak gogorarazi egin du COVID-19arekin bateragarriak diren sintomak dituzten herritarrek —sukarra, eztula, arnasa hartzeko arazoak— etxean egon behar dutela eta osasun zentrora deitu behar dutela horren berri emateko.

Gaurtik ostegunera arte dute PCR proba egiteko hitzordua eskatzeko aukera Iztietako osasun zentroaren 943 00 79 40 telefono zenbakira deituta  dago (08:00etatik 20:00etara), baita osasun kontseiluko telefono zenbakira deituta ere, 900 20 30 50.

Erlazionatutako edukiaBaheketa masiboa egingo du Osakidetzak gaurtik ostegunera
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.