Liburu, olerki, itzulpen, errelato, biografia, artikulu, argazki zaharrak, antzerkia, azterketa linguistikoak, testu klasikoen edizioak... hamaika harribitxi, 40 edo 50 urteko ibilbidean mimo handiz sortutakoak jarri ditu denen eskura Patri Urkizu Sarasua lezoarrak.
Oiartzungo 35 emakumek saioa egin dute. Kartzela, erbestea edo deportazioa gertutik ezagutu dute. Zaintza sareetan lana beren bizkarrean izan dute, eta beren esperientzia partekatu dute.
Guztira, 6.000 lagunetik gora izango dira deialdiaren barruan PCR proba egin dutenak. Baheketa masibo horren datu orokorrik edo baloraziorik ez dute jakinarazi, momentuz behintzat, osasun agintariek.