Hiru koloredun bi bandera, 1931ko apirileko egun hura gogorarazteko
Oiartzungo Udalak ikurrina eta errepublikaren bandera jarri ditu balkoian, Espainiako Errepublika aldarrikatzearen 90. urteurrenean.
Gaur, apirilak 14, bete dira 90 urte Espainiako II. Errepublika aldarrikatu zutela Eibarren. Urteurren honetan, Oiartzungo Udalak errepublikako bandera eta ikurrina jarri ditu udaletxeko balkoi nagusian.
Urteurrenaren harira, udalak mezua zabaldu du sare sozialen bitartez:
Justizia, berdintasuna, jardun etikoa, giza balioak, elkartasuna, kultura, hezkuntza… oinarri izango dituen etorkizuna hautatzeko eskubidearen alde eta balio horien alde askatasuna eta bizitza galdu zutenak oroitu nahi ditugu gaur.