Hezkidetzan formatuko dira Elizalde komunitateko kideak
Ikastetxeko zuzendariak, talde pedagogikoak, hezkidetza taldeak eta Guraso Elkarteko guraso batzuek atzo jaso zuten lehenengo formazioa saioa.
Elizalde Herri Eskolako hezkuntza komunitateko hainbat kidek hezkidetzan formakuntza jasoko dute. Ikastetxeko zuzendariak, talde pedagogikoak, hezkidetza taldeak eta Guraso Elkarteko guraso batzuek atzo egin zuten formazio sailetako lehenengoa. Ikastetxean bertan izan zen saio hori.
Oiartzungo Udaleko Feminismo Sailaren eskutik jasoko dute formazioa, eta saioen gidaritza Eider Goenaga formatzaileak eramango du. Bina orduko bost formazio saio emango dituzte. Hezkidetzaren oinarria da haurrak genero rolik eta estereotiporik gabe heztea.
Udalak azaldu duenez, beraientzako herriko hezkuntza zentroetan hezkidetzaren garrantziaz jabetzea lehentasunezkoa da, baita ikastetxeei antolaketarako ildoak ematea ere. Urmendi Haur Eskolan eta Haurtzaro Ikastolan egin dituzte formazio saioak. Orain Elizalde Herri Eskolaren txanda izango da.