2020ko JUUL hauteskunde literarioen saria jaso dute hiru oiartzuarrek

Ikastolen Elkarteak literatur hauteskundeak antolatu zituen iaz ere. Pello Añorga, Jokin Mitxelena eta Iosu Mitxelena, sarituak.

2020ko juul Aipamena jaso dutenak, atzoko sari banaketan [Arg.: Nafarroako Ikastolen Elkartea].

Ikastolen Elkarteak 23 ikasturte daramatza JUUL literatur hauteskundeak antolatzen. Haur eta gaztetxoen artean literatura sustatzeko helburua dute hauteskunde horiek.

Hauteskunde politikoetan hautagai guztiek irabazi ohi dute. JUUL hauteskundeetan bakar batzuk dira aipamena jasotzen dutenak.

Horien artean daude hiru oiartzuar. Pello Añorgak, Jokin Mitxelenak eta Iosu Mitxelenak aipamena jaso dute sari horietan. Pasa den urrian jakinarazi zituzten irabazleen zerrendak, eta atzo arratsean jaso zituzten sariak, Iruñeko Kondestablearen jauregian.

Añorgak C kategoriako lehen saria lortu du, Ispilutxo (Elkar, 2016) liburuarengatik. Jokin Mitxelenarenak dira liburu horren ilustrazioak. 8 eta 10 urte arteko haurrek ematen dute botoa kategoria horretan.

Ilustratzaileen kategoriari dagokienez, Jokin Mitxelenak hirugarren postua lortu du. Iosu Mitxelenarentzat izan da bosgarren postua.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.